sábado, 9 de marzo de 2013

Gaitasun digitala: ebaluaketa probak (ingurumena eratzen)



Gaur egun teknologia berriak egunero ikusten ditugu leku guztietan, metroan, kalean, eskolan, lanean, … eta abar luze bat.  Gure gizartera etorri dira hemen geratzeko. Orain ezin dugu gure burua ikusi mugikorrik gabe edo ordenagailurik gabe, ezinezkoa litzateke. Hori dela eta hezkuntzan ere jorratu behar den gai garrantzitsua da. Izan ere, Europar Batasunak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 8 gaitasunen artean “gaitasun digitala” daukagu. 

Antonio Pérezek gaitasun digitalaren ebaluazio moduari buruz hausnarketa egiten du eta lau mailatan sailkatzen ditu ebaluazio probak.  Lau maila horietatik hirugarrenak honako honetan oinarritzen da: internet bitartez edukiak transmititu; multimedia edukiak sortu; tresna aproposak aukeratu; dokumentatu eta informazioa balioztatu. Maila honetan zentratuz gelan ekintza ezberdinak jorratu daitezke gaitasuna lortu dela ebaluatzeko.

Gelan jorratzen ari garen gai baten inguruan edukiak eratu eta transmitituko ditu ikasleak, esate baterako, ingurumena hartuko dugu gai orokor moduan eta taldeka (hiruko taldeka gutxi gora behera, horrela guztiak parte hartuko dute eta aldi berean lagunduko dira ezagutzak eraikitzen) aztigai bat jorratuko da. Azpigaiak honakoak izan daitezke: euri azidoa, negutegi efektua, aldaketa klimatikoa, biodibertsitatearen garrantzia, hondakinen arazoak eta konponbideak, eta abar. Talde bakoitza gai bat aukeratu duenean lanean hasiko da eta multimedia edukiak eratuko ditu. Edukiak eratzeko iturri ezberdinak kontsultatuko ditu internet (Ihobe, Eusko Jaurlaritzako ingurumen saileko web orria, birdcenter, ecoeuskadi2020…), liburutegia (liburu ezberdinak, adibidez “La tierra herida. ¿Qué mundo heredarán nuestros hijos?”…), aldizkariak (RETEMA, Muy interesante, …), … eta fidagarriak diren ebaluatu beharko du. Wikipedia agian web orri interesgarria izan daiteke, baina lan txukun batean fidagarritasun moduko iturri bezala ezin daiteke jarri, beraz alde batera utzi beharko da. Informazio guztia balioztatzean eta eraikitzean ezagutza sortuko dute bai jorratu duten gaiaren inguruan eta bai gaitasun digitalaren inguruan.

Edukiak interneten bidez transmititzeko gela osorako wiki bat eratuko da eta talde guztiak wikiaren bitartez beraien lana transmitituko dute. Talde bakoitzak bere erara egingo du. Mundu honetan irakurleak arreta manten dezan erakargarri egin behar dugu, beraz ikasleei gauza bera transmitituko diegu beraien lanean horrela egin dezaten. Argazki ezberdinak erabiliko dute, programa ezberdinak (prezi, power point, cmap tools, youtube,…), bideoak ere egin dezakete (baina interneten bideoak jartzea daukan inplikazio guztiak jakin beharko dute, horren arabera wikiaren pribatasuna ere zehaztuko da) edota interneteko bideoak estekatu sailkapena egokia eginez, eta abar. Lan honekin gaitasun digitalaren ezagupenak ebaluatzeko ariketa aproposa da eta gainera oso praktikoa denez konturatu gabe ezagutza eraikiko dute.

Nire ustez, hezkuntzan gaitasun digitala behar beharrezkoa den gaia da lan munduan eta gizartean gizarteratzeko ezinbestekoa delako. Gainera, IKT-ak oso tresna aberatsak izan daiteke ikasleen arreta mantentzeko eta helburuak lortzeko. Modu praktiko batean edukiak barneratuko ditu, ezagutzak eraikiko ditu, gaitasun digitala garatuko du eta esan bezala modu eroso baten bitartez.

martes, 26 de febrero de 2013

Pecha Kucha: hausnarketa

Aurkezpen kreatiboa da. Modu sinple baten bitartez exposatuko da aurkezpena eta hau ezaugarri finko batzuk ditu. Formatu ezberdinetakoak daude, hauetariko bat 6 minutuko aurlkezpena da.

Nire ustez, oso era deigarria da aurkezpenak egiteko eta modu oso sintetizatuan exposatzen da benetan behar beharrezkoa dena. Lan hau egitea ez da bat ere erraza. Aurkeztu nahi duzuna denbora zehatz eta murritzan egin behar duzu eta hori ez da lan makala.

Ikasketa porrotaren hausnarketa



Aurreko artikuluan esan bezala, irakasle bezala beharrezkoa dugu behar beste baliabide erabiltzea gure ikasleak aurrera eramateko, horretarako material digitala behar dugu. Hau erabili aurretik logikoa denez irakasleak ondo ezagutu behar ditu.
 
Oso ideia garrantzitsua da irakaskuntzan “kultura berria” egin behar dela. Ikasleak ezagutzak eraiki behar ditu eta gizartean gizarteratzeko beharrezkoak dituen ezaugarriak eduki beharko ditu. Beraz, ikasleak arazoei aurre egiteko beharrezkoak dituen baliabideak eskaini behar diegu eta ikasleak pentsatzen eta hausnartzen irakatsi behar diegu. Azken finean, gaur egun leku guztietan ikasleak eduki dezakete informazio asko (mugikorrrean tablet edo ordenagailuan... daukagu internet) eta ez ditu memorizatu behar, arazoak konpontzen jakitea ez dago leku guztietan eta hori da irakatsi behar zaiena, beste gauza batzuen artean.

lunes, 25 de febrero de 2013

Sintesia: teknika berriak ikasketa porrota eta hezkuntza orokorra hobetzeko



IKT-ak oso baliagarriak dira hezkuntzan baina ikaslearen arabera moldatu beharra dago eragin ona izan dezaten. Egunero egin behar den esfortzua da eta ikusi behar dugu zer balio zaien gure ikasleei (agian ikasle bati balio zaiona besteari ez zaio balioko). Askotan irakasle asko inseguritatea daukate IKT-ak direla eta. Hori aurrera eramateko formakuntza behar dute edota IKT-ei denbora gehiago eskaini.

ESKOLA PORROTA 

Ikasleen %30 eskola porrota dutela diote. Baina zer da eskola porrota izatea? Batzuk diote ikasketak bertan behera ustea dela, beste batzuk ikasgaiak ez-gainditzea, … Irakasle bezala gure ikasleak egin dezaketen ahalmen guztiak lortu behar ditugu, hau da, ez da bakarrik ikasgaia gainditzea, baizik eta ikasle guztien ahalmen guztia lortzea, ikasleak eboluzionatzea, ezagutza eraikitzea. Beraz, irakaslea da ikasleen porrotaren erantzulea, nahiz eta beste aldagai batzuk ere kontuan hartu behar diren esate baterako: gizarteko arazoak, gurasoen ezjakin nahia, ikaslearen ingurune soziokulturala, eta abar. Izan ere, batzuetan badaude beste ezaugarri batzuk ikasleetan eragiten dutenak ikasgelan jarraipen motelagoa izaten, adibidez, motrizitate arazoak, ikusmen, entzumen edo horrelako eragozpenak.

Hala ere, ikasle guztiak gehiago eman dezakete eta hori kontuan izanda irakasleak baliabide guztiak hartu behar ditu ikasleen potentzial guztia lortzeko. Egia da zaila dela ikasle guztiak aurrera eramatea gero eta ikasle gehiago daudelako ikasgeletan. Baina hori ez da aitzakia gogor lanean jarraitzeko.

KULTURA BERRIA ETA EZAGUPEN BERRIAK

Askotan ikasleak derrigortzen ditugu gauza ezberdinak buruz ikasten eta egia esanda hau denbora galtzea izan daiteke, informazio hori gero bizitza errealean poltsikoan izan dezaketelako. Zer irakatsi behar diegu? arazoak konpontzen irakatsi behar diegu eta ez hainbeste memorizatzen. Kalkulagailua ere leku guztietan dugu, beraz agian ez dugu zertan izugarrizko kalkuluak irakatsi behar. 

Gaur egun beharrezkoa dugun zerbait gizartean gizarteratzeko IKT-ak dira, hori dela eta oso garrantzitsua da ikasgelan hauek lantzea. 

Hau guztia ikusita moralitatea, errespetua, elkarbizitza eta abar garatu behar den kontua da, gaur egun ez delako erraza erabakiak hartzea mundu zail batean bizi garelako. Horretaz aparte, inteligentzia garatzeko bi ezaugarri inportante ditugu: genetika (honetan irakasleak ezer gutxi egin dezakegu) eta hiztegia. Horregatik, hitzak eta hiztegia irakatsi behar diegu gure ikasgaia ulertzeko, jakin behar dugu zein kontzeptu jakin behar duten ikasgaia ondo ulertzeko. Honetarako metodo sistematiko batekin lan egin daiteke eta gero memorizatu nahi dieguna denbora jakin batean galdetuko diegu, zer dakiten beraien hitzekin azalduko digute, edo aurkezpen moduan ikasleak hitz horiek exposatuko dituzte... Ondoren ekintza praktikoak garatuko dira ezagupena lortzeko.

Ikasleak beraien ezagupena eraiki behar dute eta hau gertatzeko ez da nahikoa memorizazioaren teknika lantzea, beste ekintza praktikoagoak sustatu behar dira. 

martes, 19 de febrero de 2013

DBHn IKT-ak erabiltzeko gomendioak (ideia nagusiak)


Gaur egun IKT-ak egunero erabiltzen dira, hori dela eta hezkuntzan ere erabiltzea komenigarria da. Interneten nahi dugun informazioa guztia dago eta hau oso garrantzitsua da hezkuntzarako, azken finean horrela ezagutza sor dezakegu. Baina era berean arazo bat sor dezake … ikasleak ordenagailuarekin despistatu daitezke. Horretarako, irakasleak bi nolakotasun oso garrantzitsuak izan behar ditu: klasea kontrolatu behar du eta haurrak motibatzen jakin behar du. Hau da, kasu honetan arau finkoak jarri behar ditu eta bete behar dira, hau argi egon behar da, bestela akabo.

Zer ematen digu IKT-ak?

Izugarrizko informazioa biltzen ditu eta hau irakasleentzat materia prima da. Ezagutza eraikitzeko informazioa behar-beharrezkoa da eta IKT-ak balore hau ematen digu. Errekurtso didaktiko asko aurkitu dezakegu web orrietan, ezagutza errazten dutenak. 

Ez hori bakarrik, komunikazio kanal ezberdin bat ematen digu. Adibidez, ikasketa presentzial izan daiteke edo on-line. Pizarra digitala erabiltzen badugu kontuz ibili beharko gara mundu guztia ondo ikusten duen, bestela ez dute arreta jarriko. Gainera, agian badirudi gaurko gazteak IKT-ak oso ondo ezagutzen dutela, baina errealitatean IKT-ei buruz ez dakite guztia eta beraien arazo eta arriskuez informatu behar zaie.

Datuen prozesaketa oso garrantzitsua da ezagutza eraikitzeko. Esate baterako, mapa kontzeptualak erabil daitezke ezagutza eraikitzeko.

IKT-ak erabiltzeko arrazoiak

Arrazoi ezberdinak daude IKT-ak erabiltzeko zerrenda honetan batzuk azalduko dira:

-Esan bezala gaur egungo ikasleak IKT-etan natiboak dira, baina ez dakite IKT-ak ondo erabiltzen, horregatik irakatsi behar diegu. Gainera, internet-en arrisku eta arazo asko sor daitezke eta hauetaz ondo informatuak egon behar dira.
-Kurrikulumaren eguneraketa: edukiak eguneratu behar dira, horretarako interneteko baliabideak erabili behar dira. Gaur egun internet izugarri erabiltzen da eta honi buruzko informazio eta ezagutza eraiki beharra dago. Adibide moduan geografia klasean google earth irakatsi behar da.
-Produktibitatea: IKT-ak erabili behar ditugu, esperimentatu, jakiteko ondo erabilita dauden.
-Innobazioa: beti beharrezkoa den gauza bat da, eta irakaslearentzat erakargarria izan behar da.
-Kurrikulum bimodala: gero azalduko da.

Klaseetan zer IKT daukagu

Pizarra digitala oso baliabide interesgarria da. Punteroarekin ordenagailua kontrolatu dezakegu, notazioak egin ditzakegu eta argazkiak atera dezakegu pizarrari. Gauza guztiak klasearekin konpartitu dezakegu. Adibidez, dokumentuen irakurgailuarekin edozer proiektatu daiteke pizarrean, egin behar den bakarra da dokumentua irakurgailuaren behartzea da eta handitu edo txikitu dezakegu.

Zuzenketak egiterakoan modu indibidualean egin daitezke (irakaslearentzat lan nabaria da, lan guztiak banan-banan zuzendu behar direlako), taldeka edo publikoki. Publikoki egitean dokumentuen irakurlea erabil daiteke. Momentuan norbaiti esango diogu bere lana usteko proiektorean proiektatzeko eta ez dugu denborarik galduko, era berean letra txukuna egin dezaten esango diegu guztiok ondo ikusteko lana.

Ikasleak zirikatu dezakegu interneten kontu ezberdinak bilatzeko eta gero azaldu dezaten, bideoak, artikuluak, poesiak … IKT-ak ez digu denbora gehiago suposatu behar, kontrakoa izan behar da. Beste adibide bat da lan moduan dossier bat egitea dossierra fisikoki ez diote irakasleari emango, ikasleak prestatu behar dutena aurkezpen polit bat izango da (ezingo dute irakurri). Irakasleak baloratuko duena izango da kontzeptuak ikasi badituzte eta gaia ulertzen badute, horretarako exposaketa eta gero galderak egingo diete. Modu honetan, momentuan baloratu daitekeen lana izango da eta ez da denbora gehiago behar lana ebaluatzeko

Ordenagailua internet daukagu eta bertan nahi beste informazio daukagu. Garrantzitsua da jakitea netbook-ak erabiltzeko arau batzuk daudela eta hauek errespetatuko direla jakitea, bestela ikasleak desmadratu daitezke. Ikasle bakoitza bere liburua egin dezake blog-a eginez, egunero ikasten duenaz artikuluak idatziz edota estekak jarriz …

Hezkuntza plataformak baliagarriak dira, baina denbora inbertitzea suposatzen du (foroa, komentarioak, dokumentazioa …).

Aholkuak

Irakasleentzako hurrengo aholkuak aipatuko dira:

-Ekintza sinple eta errazekin hasiko gara.
-IKT-ak erabiliko ditugu bakarrik interesgarria den zerbait ematen digutenean. IKT-ak ez dira erabili behar erabiltzeagatik, funtzio bat izan behar dute, bestela ez daukate zentsurik.
-IKT-ak erabilgarriak ez badira, ez dira erabiliko.
-Material didaktiko berria eratu baino lehen erabili existitzen dena.
-Ikasleak parte-hartzaile egon behar du ezagutza eraikitzeko.
-Ikasleak irakasle moduan egotea interesgarria da. Ikaslea zerbait txarto egiten badu bere ikaskideak zuzenduko diote eta adituagoak egongo dira, ezagutza sortuz.

4 gomendio irakasleak IKT-etan aritzen animatzeko 

IKT-ak erabiltzean lau gomendio kontuan hartu behar dira: erabiltzen den materiala eta baliabideak erosoak izan behar dira, errazak, sinpleak eta erabilgarriak. Beti erabilgarriak izan behar dira, erabilgarritasunik ikusten ez bada, hobe da ez erabiltzea.

IKT-ak erabiltzeko proposamena

Irakasleak IKT-ekin oso adituak badira gomendagarria da IKT-ak pixkanaka-pixkanaka erabitzen joatea. Horretarako hurrengo proposamena dago:

-%30 irakasleak pizarra digitalaren bidez azalpenak eman. Ikasleei ez diegu netbook-ak erabiltzen utziko.
-%30 ikasleak pizarrara irteten dira eta guztion artean zuzentzen ditugu ariketak edo dena delakoa.
-%20 ikasleak netbook-ak erabil dezakete.
-%20 beste kontu batzuk egin IKT-ak erabili gabe.

Proposamen hau erabilita irakasleak segurtasun gehiago eduki klaseetan bakarrik egun batean ikasleei utziko diegulako netbook-ak pizten. Irakasleak seguru sentitzea oso garrantzitsua da. 

Laburpen gisan, hurrengo estekan ikus dezakezue artikulu honetan azaldutakoa mapa kontzeptual baten bitartez:

http://cmapspublic2.ihmc.us/rid=1LGV8DVN5-TDZBMK-1L1S/IKTak%20DBHn.cmap