Gaur egun teknologia berriak egunero ikusten ditugu leku guztietan,
metroan, kalean, eskolan, lanean, … eta abar luze bat. Gure gizartera etorri dira hemen geratzeko.
Orain ezin dugu gure burua ikusi mugikorrik gabe edo ordenagailurik gabe,
ezinezkoa litzateke. Hori dela eta hezkuntzan ere jorratu behar den gai
garrantzitsua da. Izan ere, Europar Batasunak Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako 8 gaitasunen artean “gaitasun
digitala” daukagu.
Antonio Pérezek gaitasun digitalaren ebaluazio moduari buruz hausnarketa
egiten du eta lau mailatan sailkatzen ditu ebaluazio probak. Lau maila horietatik hirugarrenak honako honetan oinarritzen da: internet
bitartez edukiak transmititu; multimedia edukiak sortu; tresna aproposak
aukeratu; dokumentatu eta informazioa balioztatu. Maila honetan zentratuz gelan
ekintza ezberdinak jorratu daitezke gaitasuna lortu dela ebaluatzeko.
Gelan jorratzen ari garen gai baten inguruan edukiak eratu eta
transmitituko ditu ikasleak, esate baterako, ingurumena hartuko dugu gai orokor
moduan eta taldeka (hiruko taldeka gutxi gora behera, horrela guztiak parte
hartuko dute eta aldi berean lagunduko dira ezagutzak eraikitzen) aztigai bat
jorratuko da. Azpigaiak honakoak izan daitezke: euri azidoa, negutegi efektua,
aldaketa klimatikoa, biodibertsitatearen garrantzia, hondakinen arazoak eta
konponbideak, eta abar. Talde bakoitza gai bat aukeratu duenean lanean hasiko
da eta multimedia edukiak eratuko ditu. Edukiak eratzeko iturri ezberdinak
kontsultatuko ditu internet (Ihobe, Eusko Jaurlaritzako ingurumen saileko web
orria, birdcenter, ecoeuskadi2020…), liburutegia (liburu ezberdinak, adibidez “La tierra herida. ¿Qué mundo heredarán
nuestros hijos?”…), aldizkariak (RETEMA, Muy interesante, …), … eta
fidagarriak diren ebaluatu beharko du. Wikipedia agian web orri interesgarria
izan daiteke, baina lan txukun batean fidagarritasun moduko iturri bezala ezin
daiteke jarri, beraz alde batera utzi beharko da. Informazio guztia
balioztatzean eta eraikitzean ezagutza sortuko dute bai jorratu duten gaiaren
inguruan eta bai gaitasun digitalaren inguruan.
Edukiak interneten bidez transmititzeko gela osorako wiki bat eratuko da
eta talde guztiak wikiaren bitartez beraien lana transmitituko dute. Talde
bakoitzak bere erara egingo du. Mundu honetan irakurleak arreta manten dezan
erakargarri egin behar dugu, beraz ikasleei gauza bera transmitituko diegu
beraien lanean horrela egin dezaten. Argazki ezberdinak erabiliko dute,
programa ezberdinak (prezi, power point, cmap tools, youtube,…), bideoak ere
egin dezakete (baina interneten bideoak jartzea daukan inplikazio guztiak jakin
beharko dute, horren arabera wikiaren pribatasuna ere zehaztuko da) edota
interneteko bideoak estekatu sailkapena egokia eginez, eta abar. Lan honekin
gaitasun digitalaren ezagupenak ebaluatzeko ariketa aproposa da eta gainera oso
praktikoa denez konturatu gabe ezagutza eraikiko dute.
Nire ustez, hezkuntzan gaitasun digitala behar beharrezkoa den gaia da lan
munduan eta gizartean gizarteratzeko ezinbestekoa delako. Gainera, IKT-ak oso
tresna aberatsak izan daiteke ikasleen arreta mantentzeko eta helburuak
lortzeko. Modu praktiko batean edukiak barneratuko ditu, ezagutzak eraikiko
ditu, gaitasun digitala garatuko du eta esan bezala modu eroso baten bitartez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario