IKT-ak oso baliagarriak dira hezkuntzan baina ikaslearen arabera moldatu
beharra dago eragin ona izan dezaten. Egunero egin behar den esfortzua da eta
ikusi behar dugu zer balio zaien gure ikasleei (agian ikasle bati balio zaiona besteari ez zaio balioko). Askotan irakasle asko
inseguritatea daukate IKT-ak direla eta. Hori aurrera eramateko formakuntza
behar dute edota IKT-ei denbora gehiago eskaini.
ESKOLA PORROTA
Ikasleen %30 eskola porrota dutela diote. Baina zer da eskola porrota
izatea? Batzuk diote ikasketak bertan behera ustea dela, beste batzuk ikasgaiak
ez-gainditzea, … Irakasle bezala gure ikasleak egin dezaketen ahalmen guztiak
lortu behar ditugu, hau da, ez da bakarrik ikasgaia gainditzea, baizik eta ikasle
guztien ahalmen guztia lortzea, ikasleak eboluzionatzea, ezagutza eraikitzea. Beraz,
irakaslea da ikasleen porrotaren erantzulea, nahiz eta beste aldagai batzuk ere
kontuan hartu behar diren esate baterako: gizarteko arazoak, gurasoen ezjakin
nahia, ikaslearen ingurune soziokulturala, eta abar. Izan ere, batzuetan
badaude beste ezaugarri batzuk ikasleetan eragiten dutenak ikasgelan jarraipen
motelagoa izaten, adibidez, motrizitate arazoak, ikusmen, entzumen edo
horrelako eragozpenak.
Hala ere, ikasle guztiak gehiago eman dezakete eta hori kontuan izanda
irakasleak baliabide guztiak hartu behar ditu ikasleen potentzial guztia
lortzeko. Egia da zaila dela ikasle guztiak aurrera eramatea gero eta ikasle
gehiago daudelako ikasgeletan. Baina hori ez da aitzakia gogor lanean
jarraitzeko.
KULTURA BERRIA ETA EZAGUPEN BERRIAK
Askotan ikasleak derrigortzen ditugu gauza ezberdinak buruz ikasten eta
egia esanda hau denbora galtzea izan daiteke, informazio hori gero bizitza
errealean poltsikoan izan dezaketelako. Zer irakatsi behar diegu? arazoak
konpontzen irakatsi behar diegu eta ez hainbeste memorizatzen. Kalkulagailua
ere leku guztietan dugu, beraz agian ez dugu zertan izugarrizko kalkuluak
irakatsi behar.
Gaur egun beharrezkoa dugun zerbait gizartean gizarteratzeko IKT-ak dira,
hori dela eta oso garrantzitsua da ikasgelan hauek lantzea.
Hau guztia ikusita moralitatea, errespetua, elkarbizitza eta abar garatu behar den kontua da, gaur egun ez
delako erraza erabakiak hartzea mundu zail batean bizi garelako. Horretaz
aparte, inteligentzia garatzeko bi ezaugarri inportante ditugu: genetika (honetan
irakasleak ezer gutxi egin dezakegu) eta hiztegia. Horregatik, hitzak eta
hiztegia irakatsi behar diegu gure ikasgaia ulertzeko, jakin behar dugu zein
kontzeptu jakin behar duten ikasgaia ondo ulertzeko. Honetarako metodo
sistematiko batekin lan egin daiteke eta gero memorizatu nahi dieguna denbora
jakin batean galdetuko diegu, zer dakiten beraien hitzekin azalduko digute, edo aurkezpen moduan ikasleak hitz horiek exposatuko dituzte... Ondoren ekintza praktikoak garatuko dira
ezagupena lortzeko.
Ikasleak beraien ezagupena eraiki behar dute eta hau gertatzeko ez da
nahikoa memorizazioaren teknika lantzea, beste ekintza praktikoagoak sustatu
behar dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario