Gaur egun IKT-ak egunero erabiltzen dira, hori dela eta hezkuntzan ere
erabiltzea komenigarria da. Interneten nahi dugun informazioa guztia dago eta
hau oso garrantzitsua da hezkuntzarako, azken finean horrela ezagutza sor
dezakegu. Baina era berean arazo bat sor dezake … ikasleak ordenagailuarekin
despistatu daitezke. Horretarako, irakasleak bi nolakotasun oso
garrantzitsuak izan behar ditu: klasea kontrolatu behar du eta haurrak motibatzen
jakin behar du. Hau da, kasu honetan arau finkoak jarri behar ditu eta bete
behar dira, hau argi egon behar da, bestela akabo.
Zer ematen digu IKT-ak?
Izugarrizko informazioa biltzen ditu eta hau irakasleentzat materia prima da. Ezagutza eraikitzeko informazioa behar-beharrezkoa da eta IKT-ak balore hau ematen digu. Errekurtso didaktiko asko aurkitu dezakegu web orrietan, ezagutza errazten dutenak.
Ez hori bakarrik, komunikazio kanal ezberdin bat ematen digu. Adibidez,
ikasketa presentzial izan daiteke edo on-line. Pizarra digitala erabiltzen
badugu kontuz ibili beharko gara mundu guztia ondo ikusten duen, bestela ez
dute arreta jarriko. Gainera, agian badirudi gaurko gazteak IKT-ak oso ondo
ezagutzen dutela, baina errealitatean IKT-ei buruz ez dakite guztia eta beraien
arazo eta arriskuez informatu behar zaie.
Datuen prozesaketa oso garrantzitsua da ezagutza eraikitzeko. Esate
baterako, mapa kontzeptualak erabil daitezke ezagutza eraikitzeko.
IKT-ak erabiltzeko arrazoiak
Arrazoi ezberdinak daude IKT-ak erabiltzeko zerrenda honetan batzuk
azalduko dira:
-Esan bezala gaur egungo ikasleak IKT-etan natiboak dira, baina ez dakite
IKT-ak ondo erabiltzen, horregatik irakatsi behar diegu. Gainera,
internet-en arrisku eta arazo asko sor daitezke eta hauetaz ondo informatuak
egon behar dira.
-Kurrikulumaren eguneraketa: edukiak eguneratu behar dira,
horretarako interneteko baliabideak erabili behar dira. Gaur egun internet
izugarri erabiltzen da eta honi buruzko informazio eta ezagutza eraiki beharra
dago. Adibide moduan geografia klasean google earth irakatsi behar da.
-Produktibitatea: IKT-ak erabili behar ditugu, esperimentatu,
jakiteko ondo erabilita dauden.
-Innobazioa: beti beharrezkoa den gauza bat da, eta
irakaslearentzat erakargarria izan behar da.
-Kurrikulum bimodala: gero azalduko da.
Klaseetan zer IKT daukagu
Pizarra digitala oso baliabide interesgarria da. Punteroarekin
ordenagailua kontrolatu dezakegu, notazioak egin ditzakegu eta argazkiak atera
dezakegu pizarrari. Gauza guztiak klasearekin konpartitu dezakegu. Adibidez,
dokumentuen irakurgailuarekin edozer proiektatu daiteke pizarrean, egin behar
den bakarra da dokumentua irakurgailuaren behartzea da eta handitu edo txikitu
dezakegu.
Zuzenketak egiterakoan modu indibidualean egin daitezke (irakaslearentzat
lan nabaria da, lan guztiak banan-banan zuzendu behar direlako), taldeka edo
publikoki. Publikoki egitean dokumentuen irakurlea erabil daiteke. Momentuan
norbaiti esango diogu bere lana usteko proiektorean proiektatzeko eta ez dugu
denborarik galduko, era berean letra txukuna egin dezaten esango diegu guztiok
ondo ikusteko lana.
Ikasleak zirikatu dezakegu interneten kontu ezberdinak bilatzeko eta gero
azaldu dezaten, bideoak, artikuluak, poesiak … IKT-ak ez digu denbora gehiago
suposatu behar, kontrakoa izan behar da. Beste adibide bat da lan moduan
dossier bat egitea dossierra fisikoki ez diote irakasleari emango, ikasleak
prestatu behar dutena aurkezpen polit bat izango da (ezingo dute irakurri).
Irakasleak baloratuko duena izango da kontzeptuak ikasi badituzte eta gaia
ulertzen badute, horretarako exposaketa eta gero galderak egingo diete. Modu honetan,
momentuan baloratu daitekeen lana izango da eta ez da denbora gehiago behar
lana ebaluatzeko
Ordenagailua internet daukagu eta bertan nahi beste informazio
daukagu. Garrantzitsua da jakitea netbook-ak erabiltzeko arau batzuk daudela
eta hauek errespetatuko direla jakitea, bestela ikasleak desmadratu daitezke.
Ikasle bakoitza bere liburua egin dezake blog-a eginez, egunero ikasten duenaz
artikuluak idatziz edota estekak jarriz …
Hezkuntza plataformak baliagarriak dira, baina denbora inbertitzea
suposatzen du (foroa, komentarioak, dokumentazioa …).
Aholkuak
Irakasleentzako hurrengo aholkuak aipatuko dira:
-Ekintza sinple eta errazekin hasiko gara.
-IKT-ak erabiliko ditugu bakarrik interesgarria den zerbait ematen
digutenean. IKT-ak ez dira erabili behar erabiltzeagatik, funtzio bat izan
behar dute, bestela ez daukate zentsurik.
-IKT-ak erabilgarriak ez badira, ez dira erabiliko.
-Material didaktiko berria eratu baino lehen erabili existitzen dena.
-Ikasleak parte-hartzaile egon behar du ezagutza eraikitzeko.
-Ikasleak irakasle moduan egotea interesgarria da. Ikaslea zerbait txarto
egiten badu bere ikaskideak zuzenduko diote eta adituagoak egongo dira,
ezagutza sortuz.
4 gomendio irakasleak IKT-etan
aritzen animatzeko
IKT-ak erabiltzean lau gomendio kontuan hartu behar dira: erabiltzen den
materiala eta baliabideak erosoak izan behar dira, errazak, sinpleak eta
erabilgarriak. Beti erabilgarriak izan behar dira, erabilgarritasunik ikusten
ez bada, hobe da ez erabiltzea.
IKT-ak erabiltzeko proposamena
Irakasleak IKT-ekin oso adituak badira gomendagarria da IKT-ak pixkanaka-pixkanaka
erabitzen joatea. Horretarako hurrengo proposamena dago:
-%30 irakasleak pizarra digitalaren bidez azalpenak eman. Ikasleei ez diegu
netbook-ak erabiltzen utziko.
-%30 ikasleak pizarrara irteten dira eta guztion artean zuzentzen ditugu
ariketak edo dena delakoa.
-%20 ikasleak netbook-ak erabil dezakete.
-%20 beste kontu batzuk egin IKT-ak erabili gabe.
Proposamen hau erabilita irakasleak segurtasun gehiago eduki klaseetan
bakarrik egun batean ikasleei utziko diegulako netbook-ak pizten. Irakasleak
seguru sentitzea oso garrantzitsua da.
Laburpen gisan, hurrengo estekan ikus dezakezue artikulu honetan azaldutakoa mapa kontzeptual baten bitartez:
http://cmapspublic2.ihmc.us/rid=1LGV8DVN5-TDZBMK-1L1S/IKTak%20DBHn.cmap
Laburpen gisan, hurrengo estekan ikus dezakezue artikulu honetan azaldutakoa mapa kontzeptual baten bitartez:
http://cmapspublic2.ihmc.us/rid=1LGV8DVN5-TDZBMK-1L1S/IKTak%20DBHn.cmap
No hay comentarios:
Publicar un comentario