Aurreko artikuluan esan bezala, irakasle bezala beharrezkoa dugu behar beste
baliabide erabiltzea gure ikasleak aurrera eramateko, horretarako material
digitala behar dugu. Hau erabili aurretik logikoa denez irakasleak ondo ezagutu
behar ditu.
Oso ideia garrantzitsua da irakaskuntzan “kultura berria” egin behar dela.
Ikasleak ezagutzak eraiki behar ditu eta gizartean gizarteratzeko beharrezkoak
dituen ezaugarriak eduki beharko ditu. Beraz, ikasleak arazoei aurre egiteko beharrezkoak
dituen baliabideak eskaini behar diegu eta ikasleak pentsatzen eta hausnartzen irakatsi
behar diegu. Azken finean, gaur egun leku guztietan ikasleak eduki dezakete
informazio asko (mugikorrrean tablet edo ordenagailuan... daukagu internet) eta ez ditu memorizatu behar, arazoak konpontzen jakitea ez
dago leku guztietan eta hori da irakatsi behar zaiena, beste gauza batzuen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario